XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Zaldiek gudu gurdiok azkarrago eraman zitzaketela ikusi zutenean, gurdi arinagoak egiten saiatu ziren.

K.a. 2.000 urte inguruan, Irango lekuren batean gurpil errailaduna asmatu zen.

Hasieran, lau ERRAILA bakarrik zituzten gurpil hauek, uztai lodi bat inguruan zutelarik.

Hala ere, berehala ugaritu ziren errailak, honela uztai arin eta meheagoa egitea zilegi bait zen gurpilaren sendotasuna murriztu gabe.

Gurpil errailadunen erabiltzea oso azkar zabaldu zen Mesopotamia osoan.

Asiriar gudariek beren gudu gurdietan erabili zituzten, halabaita blindaturiko dorre arietedunetan.

Sumeriar gudu gurdiek, hasiera batean, lau gurpil zituzten eta nahiz gurpil bakoitza independienteki biratu oso zailak ziren gidatzen kurba eta biraguneetan batez ere.

Bi gurpileko gurdiek ez zuten honelako arazorik eta, gainera, arin eta azkarragoak ziren.

Ejipziarrek, K.a. 1.600 urte inguruan Mesopotamiako zaldia eta gurpil errailaduna bereganatu zutenetik, bi gurpileko gurdiak erabili zituzten gudurako zuten abantailagatik.

Garai horretan, gurpil TXIRRINDOLAK kobrez estaltzen ziren.

Baina metale hau, biguin samarra denez, berehalaxe higatzen zen, sumeriarrek erabiltzen zituzten gurpilak babesten.

Burdinezko uztaia gurpila bera baino zertxobait ttikiagoa egiten zuten.

Berotzean, ordea, uztaia zabaldu egiten zen eta orduan lekutzen zuten gurpilaren inguru.

Hoztean, uztaia hestutu egiten da berriro gurpila sakatuz.

Horrela, asko sendotzen zen gurpila eta ibilirako gainazala gogortu egiten zen.

Erromatarrek, beren Enperadorego zabalerako, komunikabide erosoak behar zituzten.

Horregatik galtzada onak egiten eta garaiko garraiopideak hobetzen asko saiatu ziren.

Ideia asko jaso zuten keltengandik eta horrela, erromatarren gurdiek burdinazko txirrindolak eta metalez estalitako ardatz begiak.

Lau gurpileko gurdien biratzeko gaitasuna ere hobetu egin zuten aurreko ardatza ardatz mutur baten gainean jarriz gidatzen zelarik.

Bestalde, pertika bakarraren ordez bara bikoitzak erabili zituzten gurdi arinetarako.

Horrela, zaldi bakarraz eraman zintezkeen, ordurarte bezala bi erabili beharrean.

Erromatarren Enpezadoregoak lur jo zuenean, galtzadak galdu egin ziren Europan baina bidaiak ugaltzen joan ziren.

Ferrak eta ito gabe tiratzeko tresnak jarri zitzaizkien zaldiei.

Nolabaiteko suspentsio modu bat zuten gurdiak ere azaldu ziren.

Gurdiaren zureria aparte egiten zen, kaxa baten antzera.

Gero, txasisari katea eta uhalez loturiko zutabe batzuetatik zintzilikatzen zen kaxa hau.

Sistema honek nahiko guttitzen zuen dilinda baina hala ere hainbat bidari txorabiatu egiten zen.

Gaoian: Oraindik orain ere, zenbait herrialdetan gurpil trinkoak erabiltzen dira. Vietnamiar gurdi honen gurpilak era berdintsuan egin dira milaka urtez.